Sartu Alavaren FamiliKLIK proiektuak lehen postua lortu du FISA sarietan, Arabako gizarte-berrikuntzako proiektu onenak saritzen dituztenak


FamiliKLIK: Gazte Sortzaileak ikaskuntza kolektiboko proiektu bat da, non online plataforma bat sortu den hainbat hizkuntzatako material pedagogikoekin (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, urdua eta arabiera).50 bideo egin dira, 6 hizkuntza desberdinetan! Gurasoek beren IKT gaitasunak indartu eta hobetu ahal izateko gazteek sortutako bideoak.

Gasteizko Hezkuntza Zerbitzuak eta Saregune proiektuak (Sartu Araba) hiriko hainbat ikastetxetan ematen dituzten IKT gaitasunen inguruko prestakuntzetan hizkuntza-zailtasunak antzeman ondoren sortu da proiektua.

Azken 2 urteetan, 230 familiak baino gehiagok jaso dute tresna digitalen gaineko prestakuntza (Gmail, Mega, Jitsi). Prestakuntza horiek aurrez aurre eskaini zaizkie teknologiaren erabileran desberdintasun handiak antzeman diren ikastetxeei. Desberdintasun-egoera horrek zailtasun handiak sortzen zizkien familiei beren seme-alabei hezkuntza-laguntza emateko. Desberdintasun horien aurretik, gizarte-kalteberatasuneko egoerak daude, eta desabantaila-egoera horietan hizkuntza-oztopoak funtsezko oztopo dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzaketarekin, proiektu esperimentala udaleku teknologiko batzuekin hasi zen. Bertan, gazteek beharrezko ezagutza teknikoak eskuratu zituzten eta, ondoren, materialen kontalari bihurtu ziren, kamera aurrean kontatuz nola sortzen den kontu bat, nola eskuratzen den baliabidea, nola erabiltzen den.

Emaitzarekin goza eta ikas daiteke  http://familiklik.saregune.net
Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.