ZER DA SALAKETA BIDEA ETA NORK ERABIL DEZAKE?

Salaketa bidea pertsona legitimatuen segurtasuna bermatzen duen tresna da, inork Batasunaren Zuzenbidea urratu dela dakienean edota interes orokorrari zuzenean eragiten dion antolamendu juridikoa urratu dela dakienean. Nolanahi ere, ulertzen da interes orokorra konprometitua dagoela urraketa ikertuak Ogasun Publikoari eragiten badio.
Otsailaren 20ko 2/2023 legearen 3. artikuluarekin bat, salaketa bidea honakoentzat da:
a) enplegatu publikoak edo besteren konturako langileak;
b) autonomoak;
c) akziodunak, partaideak eta enpresa bateko administrazio-, zuzendaritza- edo gainbegiratze-organoko pertsonak, kide ez-exekutiboak barne;
d) kontratisten, azpikontratisten eta hornitzaileen gainbegiratze edo zuzendaritzapean lan egiten duen edozein pertsona.

NOLA AURKEZTU SALAKETA?

Esteka honen bidez: https://74120e446ad23da5557e.canal.h2c.app/form.html#
Jakinarazpenak era anonimoan egiten ahalko dira. Horretarako, dagokion laukia markatu behar da, ez da besterik behar.

BERMEAK

SARTU-ALAVA ELKARTEAK fede oneko salatzailearen konfidentzialtasunik handiena bermatzen du ikerketaren etapa guztietan. Horrenbestez, haren nortasunaren berri ez zaie emango pertsona salatuei, ezta hierarkian gorago daudenei ere (laguntzailea izanez gero), legeak ezarrita dagoenean izan ezik edota salatzaileak baimena ematen duenean izan ezik.
Salatzaile gisa zure anonimatua gorde nahi baduzu, goian adierazitako aukera duzu gurekin komunikatzeko.
Aplikazioaren bidez edo telefonoz zure harreman-datuak ematen ez badituzu, ezin izango dugu zurekin harremanetan jarri zure salaketaren egoeraren berri emateko; beraz, ulertuko dugu erakundearekin komunikazioak izateari uko egin diozula.
Konpromisoa hartzen dugu fede onez aurkeztutako salaketa guztiak ahalik eta lasterren izapidetzeko, eta behar diren neurriak hartuko ditugula bermatzen dizugu. Era berean, salaketaren bilakaeraren berri emango dizugu uneoro (salbu harreman-daturik eman nahi ez badiguzu).
Gure salaketa bidea hobetzeko konpromisoa hartu dugu, eta etorkizunean aldaketak egiteko eskubidea izango dugu.

 

ZER GERTATZEN DA SALAKETA AURKEZTU ONDOREN?

1. Salaketa jaso dela baieztatzen da
Zazpi egun balioduneko epean, SARTU-ALAVA ELKARTEAK salaketa jaso duela baieztatuko du. Beharrezkotzat jotzen badugu, baliteke argibideren bat eta/edo informazio gehigarria eskatzea.

2. Sailkapena
Jasotzen ditugun salaketa guztiak zehatz-mehatz berrikusi eta aztertzen ditugu. Zure txostena sinesgarria bada eta nahikoa ebidentzia baditu, ikerketa irekiko da.

3. Ikerketa konfidentziala
Ikerketaren xedea izango da, ahal den neurrian, salatutako egitateen egiazkotasuna zehaztea, egitate horiek barne-arauen edo legearen arau-hausteak diren eta haien erantzulea edo erantzuleak nor diren zehaztea.
Ikerketa guztia konfidentziala izango da. Hala ere, salatutako egitateak behar bezala ikertzeko beharrezkotzat jotzen bada, behar-beharrezkoa den informazioa partekatuko da, ahalik eta pertsona gutxien inplikatuta.

4. Erabakia eta jakinarazpena
Behin barne-ikerketa amaitutakoan, arau-hausterik gertatu den ebatziko dugu, eta, hala bada, dagozkion neurriak hartuko ditugu. Azkenik, egindako ikerketaren emaitzaren berri emango zaio, salbu ondorioen konfidentzialtasuna gordetzea gomendatzen duen inguruabarrik badago.