Lege Ohar honetan, Erabiltzaileak informazio guztia dauka eskura, erabiltzaileen eta webgunearen arduradunaren arteko harremanak arautzen dituzten lege-baldintzei buruz. Arduradunak URL helbidean jarri du webgunea Internet erabiltzen dutenen eskura.
Webgunea erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak erabat onartzen dituela inolako erreserbarik gabe Lege Ohar honetan sartuta dauden xedapen guztiak. Horren ondorioz, webgunearen erabiltzaileak Lege Ohar hau arretaz irakurri behar du, weba erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, testuak aldaketak egin ditzake, dela titularrak halaxe nahi duelako, dela lege edo jurisprudentzia aldatzearen ondorioz, dela enpresa-praktikan aldaketa izatearen ondorioz.
1.- WEBGUNEAREN TITULAR ARDURADUNAREN DATUAK.
Titularraren izena: ASOCIACION SARTU-ALAVA
K.I.F.: G01126127
Harreman telefonoa: 945128061
Posta elektronikoa: sartualava@alava.sartu.org
Reg. Asociaciones de: Gobierno Vasco, Nº AS/A/03416/1992
Webgunearen arduraduna da eta erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera Estatuan nahiz Europan arautzen duten xedapen guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.
Webgune honek bermatu egiten ditu guri ematen dizkiguten datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna, honako legeotan ezarritakoarekin bat: Datu Pertsonalak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak emana; Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Legea, eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.
2.- XEDEA.
Webguneak bere erabiltzaileei erraztu egiten die sarbidea haietan interesatuta dauden pertsona eta erakundeek emaniko informazio eta zerbitzuetara.
Webgunean sartu eta huraxe erabiltzeak webaren erabiltzaile-izaera ematen du (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) eta Lege Ohar honetan dauden baldintza guztiak onartzea dakar, bai eta baldintzen aldaketak ere. Webgunearen zerbitzua ematen da Erabiltzailea Webguneari edo webaren bidez ematen diren zerbitzu batzuei konektatua dagoen bitartean. Beraz, webgunearen erabiltzaileak Lege Ohar hau arretaz irakurri behar du, weba erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, bai webak bai Lege Ohar honetan bildutako erabilera-baldintzek aldaketak izan baititzakete.
3.- WEBEAN SARTU ETA HURAXE ERABILTZEA.
3.1.- Webean sartzea eta huraxe erabiltzea doakoa da. Izan ere, webean sartzea doakoa da haren erabiltzaileentzat, konexioaren kostua izan ezik. Konexioa, izan ere, erabiltzaileek kontratatutako sarbide-hornitzaileak eskura jarritako telekomunikazio-sarearen bidez egiten da.
3.2.- Erabiltzaile erregistroa. Oro har, webean sartu eta huraxe erabiltzeko, webaren erabiltzaileek ez dute aurrez harpidetzarik edo erregistrorik egin behar.
3.3.- Nolanahi ere, erabiltzaileek emaniko datuak zehatzak, iraunkorrak eta egiazkoak direla bermatzen dute haiek berek eta horren erantzuleak dira; konpromisoa hartzen dute, halaber, behar bezala eguneraturik mantentzeko. Erabiltzaileak onartu egiten du informazio osoa eta zuzena emango duela harreman- edo harpidetza-galdetegian.
Adingabeari ez zaio inola ere daturik eskatuko familiako gainerako kideen lanbide-egoeraz, ekonomikoaz edo intimitateaz, haiek baimenik eman gabe. Hamahiru urtetik beherakoa bazara, eta webgune honetan sartu bazara gurasoei ezer esan gabe, ez duzu erabiltzaile gisa erregistratu behar.
Web honetan erabiltzaileen datu pertsonalak errespetatu eta zaintzen dira. Erabiltzailea zaren aldetik, jakizu zure eskubideak bermatuak daudela.
4.- WEBAREN EDUKIAK.
Webaren titularrak erabiliko duen hizkuntza gaztelania izango da. Saregunek ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, erabiltzaileak webaren hizkuntza ulertzen ez badu, ezta horrek ekar ditzakeen ondorioen gaineko erantzukizunik ere.
Saregunek aurrez ezer jakinarazi gabe aldatu ahalko ditu edukiak eta, era berean, edukiak ezabatu eta aldatu webaren barnean, bai eta edukiak eskuratzeko modua ere, inolako justifikaziorik eta askatasun osoz, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko aldaketek erabiltzaileengan ondorioak sortzen baditu.
Debekatua dago webaren edukiak erabiltzea publizitate propioa edo hirugarrenen publizitatea sustatu, kontratatu edo zabaltzeko, Sareguneren baimenik gabe, ezta publizitatea edo informazioa bidali ere, erabiltzaileen eskura jartzen diren zerbitzuez edo informazioaz baliatuz, alde batera utzita erabilera doakoa den edo ez.
Web honetan sartze aldera, hirugarrenek beren webguneetan dauzkaten estekak eta hiperestekak webgunea bere osoan irekitzeko izango dira, eta ezin izango da agertu, ez zuzenean ez zeharka, ohar faltsurik, okerrik edo nahasirik, ezta jarrera desleialik edo legez kontrakorik ere Sareguneren aurka.
5.- SEGURTASUN NEURRIAK.
Erabiltzaileak emaniko datu pertsonalak datu-base automatizatuetan gorde ahalko dira edo ez. Datu-baseen titular bakarra Saregune da, eta neurri guztiak hartuko ditu (teknikoak, antolaketazkoak, segurtasunezkoak) haietan gordetako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzeko, betiere datu pertsonalak babesteko araudi indardunetan ezarritakoarekin bat.
6.- ERANTZUKIZUNAREN MUGAKETA.
Webean sartzen denaren erantzukizuna da, eta ez beste inorena, bai webean sartzea, bai hartan bildutako informazioa baimenik gabe ez erabiltzea. Saregunek ez du bere gain hartuko sarbide edo erabilera horretatik erator litekeen inolako ondorio, kalte edo galerarik. Saregune ez da gerta litezkeen segurtasun akatsen erantzulea, ezta erabiltzailearen sistema informatikoari (hardware eta software) eragin dakizkiokeen kalteen erantzulea ere, eta hartan gordetako fitxategi eta dokumentuei eragin dakizkiekeen kalteen erantzulea ere ez, betiere honakoen ondorioz gertatzen badira:
– Erabiltzaileak webaren zerbitzu eta edukiak eskuratzeko konexiorako erabiltzen den ordenagailuan birus bat izatearen ondorioz.
– nabigatzailearen funtzionamendu txarraren ondorioz.
– edo/eta nabigatzailearen eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz.
Saregune ez da izango webean beste web batzuk irekitzeko txertatzen diren hiperesteken fidagarritasun eta azkartasunaren erantzulea. Saregunek ez du bermatzen esteka horien erabilgarritasuna, eta ez da erabiltzaileak esteka horien bidez eskura ditzakeen eduki eta zerbitzuen erantzulea, ezta web horien funtzionamendu onaren erantzulea ere.
Saregune ez da erantzulea izango, baldin eta erabiltzaileen sistema edo ekipo informatikoak hondatzen dituen edo honda ditzakeen birusik edo programa informatikorik bada, betiere erabiltzailea Sareguneren webean edota web horretako esteken bidez sartzen den beste web batzuetan sartzen denean.
7.- “COOKIE” TEKNOLOGIAREN ERABILERA.
Cookie Politikan ezarritakoarekin bat arautuko dira Webguneak erabil ditzakeen cookieak edo antzeko teknologiak, irisgarria izango da uneoro, eta erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea errespetatuko dira, Lege Ohar honetako osagai izango direlarik.
8.- NABIGAZIOA.
Interneteko zerbitzariek datu ez identifikagarriak jaso ditzakete; haien artean, IP helbideak eta erabiltzailea nor den identifikatzeko erabil ez daitezkeen beste datu batzuk. Zure IP helbidea automatikoki gordeko da sarbide-logetan, Interneten ibiltzea ahalbidetzeko xede bakarrarekin; beraz, zure ekipoak IP helbidea eman beharko du, Interneten nabigatzen duzunean, komunikazioak egin ahal izateko. Era berean, IP helbidea estatistikak era anonimoan egiteko erabili ahalko da, web honek zenbat erabiltzaile eta nongoak diren jakiteko, betiere gardentasun osoz zure nabigazioarekiko.
9.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Sareguneren jabetzapekoak direla webguneko eduki guztiak eta/edo beste edozein elementu, eta konpromisoa hartu du Sareguneren titularitatepekoak diren jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak errespetatzeko. Webaren edo edukien erabilera orok partikularra izan beharko du.
Gainerako erabilera guztiak Sareguneri dagozkio, eta ez beste inori, hau da, webaren eduki guztiak edo batzuk kopiatu, erreproduzitu, banatu, eraldatu, publikoki komunikatu edota antzeko ekintza oro; horrenbestez, erabiltzaileak ez du zilegi izango horrelako ekintzarik egitea, Saregunek aurrez baimen idatzia ematen ez badio.
10.- LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA
Lege Ohar hau Espainiako legeriarekin bat interpretatu eta arautuko da. Saregunek eta erabiltzaileek uko egiten diote legozkiekeen beste edozein foruri, eta men egiten diete erabiltzailearen helbideko epaitegi eta auzitegiei, web honetan sartzetik edo huraxe erabiltzetik erator litekeen auzi oro ebazteko. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo badago, Saregunek eta erabiltzaileak beste edozein foruri uko egin eta men egingo diete GASTEIZko helbideko epaitegi eta auzitegiei.
PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA
Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak 95/46/CE zuzentaraua indargabetzeko eta pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteko eman duen 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat (aurrerantzean, DPBEO), eta era berean, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (aurrerantzean, LSSI-CE) nahiz Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Legearen arabera (aurrerantzean, DBEDBLO), Saregunek bermatu egiten ditu gure bezeroek ematen dizkiguten edonolako datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna, betiere Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoari jarraikiz.
Horrenbestez, bezeroek guri ematen dizkiguten datuak DPBEOn ezarritakoarekin bat tratatuko dira. Saregunek, izan ere, legez eskatzen diren babes mailak ezarri eta bere eskura dauden neurri tekniko guztiak finkatu ditu, datu horiek ez galtzeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko, eta hirugarrenek ez eskuratzeko. Ondoren, dena azalduta dago. Hala ere, erabiltzaileak jakinaren gainean egon behar du ez dagoela erabateko segurtasun neurririk Interneten.
Izena: ASOCIACION SARTU-ALAVA
Helbidea:PORTAL DEL REY, 20 BJ.
K.I.F.: G01126127
Harreman telefonoa: 945128061
Posta elektronikoa: sartualava@alava.sartu.org
Tratamenduaren xedea
Gure bezeroek eta/edo Sareguneko webaren bisitariek guri edo gure langileei emaniko datu guztiak datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroan sartuko ditugu, Sareguneren ardurapean sortua eta mantendua, datu horiek behar-beharrezkoak baitira erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko edota gure bisitariek helarazitako zalantzak argitzeko eta galderei erantzuteko. Gure politika da ez egitea profilik gure zerbitzuen erabiltzaileen gainean.
Tratamenduaren legitimitatea
Kontratuzko harremana: Horixe aplikatzen da, gure produktuetako bat erosten duzunean edo gure zerbitzuetako bat kontratatzen duzunean.
Interes legitimoa: Zuk guri egiten dizkiguzun kontsultei eta erreklamazioei erantzuteko, eta zor diren zenbatekoen kobrantza kudeatzeko.
Zure baimena: Gure webaren erabiltzailea bazara, eta harreman-galdetegiko laukia markatzen baduzu, baimena emango diguzu behar diren jakinarazpenak bidaltzeko, eta horrela, zuk eskatzen duzun kontsultari edo argibide-eskaerari erantzuteko.
Hartzaileak
Zure datuak ez dizkiogu inori lagako, legez behartuak ez bagaude; hau da, legeren batean ezarritakoarekin bat, zure datu pertsonalak entitate publikoei edo pribatuei eman behar zaizkienean izan ezik. Adibidez, Tributuei buruzko Legearekin bat, informazio jakin bat eman behar zaio Tributu Agentziari zenbateko zehatz bat gainditzen duten eragiketa ekonomikoei buruz.
Dena den, aipatutako kasuak alde batera utzita, zure informazio pertsonala beste entitate batzuei eman behar izatekotan, aurrez baimena eskatuko dizugu, erabakia hartzeko aukera garbiak emanda.
Komunikazioa
Ez dugu zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo adierazitako ezein xedetarako.
Datuak gordetzea
Zer xedetarako eskatu ziren, xede horiek lortzeko behar den denboran soilik gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Datuak gordetzeko epealdia zein den zehazte aldera, tratamenduak dakartzan arriskuak aztertuko ditugu, eta era berean, kontratuak, legeek eta araudiek ezarri dizkiguten betebeharrak, datuak gordetzeko barne politikak, bai eta Pribatutasun Ohar eta Cookie Politika honetan azalduta dauden gure negozio-interes legitimoak ere.
Horren haritik, zurekiko harremana bukatutakoan, Saregunek datu pertsonalak gordeko ditu, betiere behar bezala blokeaturik, interesatuarekin izaniko harremanetik erator litezkeen ekintzen preskripzio aldian.
Behin blokeatutakoan, Saregunek ez ditu zure datuak eskuratzerik izanen, eta ez ditu tratatuko, salbu eta Administrazio Publikoen, Epaileen eta Auzitegien eskuetan jartzeko, tratamenduetatik sor litezkeen erantzukizunei erantzute aldera, eta era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioak egiteko eta defenditzeko.
Segurtasuna
Zentzuzko ahalegin guztiak egiten ditugu, gure sistemetan tratatzen den informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna mantentzeko. Segurtasun maila zorrotzak ditugu, prozesatzen ditugun datu pertsonalak babesteko, ustekabeko galerarik ez izateko, eta sarbide, tratamendu edota agertze ez baimenduak eragozteko, kontuan hartuta zein den teknologiaren egoera, izaera eta zer arrisku dituzten datuek. Hala ere, ezin dugu hartu erantzukizunik gure gain zuk gure webean baliatzen dituzun datuen erabileraz (erabiltzailea eta pasahitza barne). Gure langileek pribatutasun arau zorrotzak betetzen dituzte, eta hirugarrenak kontratatzen ditugunean euskarri-zerbitzuak emateko, arau berberak betetzeko galdatzen diegu, bai eta arauak betetzen ote dituzten egiaztatzeko modua ere.
Zure eskubideak
Jakizu eskubide hauek erabili ahalko dituzula:
Zure datuak eskuratzeko eskubidea, zer datu tratatzen ari diren eta datu horien zer tratamendu-eragiketa egin diren jakiteko;
Datu pertsonal oker guztiak zuzentzeko eskubidea;
Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean (adibidez, legeak agintzen duenean);
Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren beharra, legezkotasuna edo zehaztasuna zalantzazkoa denean; horrelakoetan, datuak gorde ahalko ditugu erreklamazioak egiteko edo defenditzeko.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurkako eskubidea, datuak tratatzeko aukera hori (adierazitakoen artean) ahalbidetzen duen oinarrizko legea gure interes legitimoa denean, Saregunek utzi egingo dio zure datuak tratatzeari, salbu interes legitimo bat badu edota erreklamazioak defenditzeko behar bada.
Zure datuak eramateko eskubidea, baldin eta kontratuzko harreman bat edo baimena bada datu horiek tratatzeko oinarrizko legea.
Sareguneri emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.
Zure eskubideak doan erabil ditzakezu noiznahi, guregana jotzen baduzu. Helbidea: Santa Maria Kantoia 4, zure NANaren kopia erantsita.
Eskubideen babesa
Gure entitateak zure eskubideak aintzat hartu ez dituela irizten badiozu, erreklamazioa egin dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, hauetako bide bat erabiliz:
Egoitza elektronikoa: https://www.aepd.es
Posta-kodea: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Jorge Juan k., 6, 28001, Madril
Telefonoa: 901.100.099 eta 912.663.517
Erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egiteak ez du inolako kosturik eragiten, eta ez da behar, ez abokaturik, ez prokuradorerik.
Eguneratzeak
Saregunek politika hau aldatzeko eskubidea dauka, haren betekizunean eragina izan dezaketen lege eta jurisprudentzia arloko berritasunetara egokitzeko.