Boluntariotza egin nahi, baina ez dakizue nora joan? Hil honetan erraz baino errazago izango duzue. Kontatuko dizuegu, adi irakurri!

Tartean zubia badago ere, ekintza asko prestatu ditugu, 3, hain zuzen.”Boluntariotzaren ostegunak”. Lehenik, urriaren 5ean, bolutarioen topaketa izango da. Bertan, dituzuen zalantzak eta kezkak partekatu eta beste boluntario batzuk ezagutzeko aukera izango duzue. Bigarrenik, urriaren 19an (osteguna), Accem-ek hitzaldia emango du. Errefuxiatu eta migratzaileekin lan egiten duen elkartea denez, haien egunerokoa eta boluntariotza proiektua zein den kontatuko digute. Azkenik, urriaren 26an (osteguna), boluntariotza hurbiltzeko aukera izango duzue. Oinarrizko formakuntza ikastaroa emango dugu eta, besteak beste, zein pausu eman behar eta balizko zein funtzio izan ditzakezuen jakin ahal izango. Dituzuen zalantzak argitu ere argituko dizkizuegu.

Bestetik, poz-pozik esan nahi dizuegu hirugarren urtez, Batekin-ek EHU-rekin eta elkarteak.info-rekin elkarlanean, Boluntariotzaren 3. Feria antolatu dugu. Urriaren 18an izango da, Miguel de Unamuno pasealekuan, 11:00etatik 14:00etara. Hainbat arlotako 15 elkarte baino gehiago egongo dira, baita ustekabeak ere. Ezin duzu galdu!

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan 945039981 telefonora deituta edo aupa@batekin.org helbidera e-maila bidalita. Zuen zain gaude!

Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.