Urtero bezala, martxoaren 8an, Sartu-Arabatik indarrak batzen ditugu emakume guztien eskubideak aldarrikatzeko eta patriarkatuak zein androzentrismoak lekurik ez duten eredu sozial baterantz aurrera egiteko.
Horretarako, Sartu-Arabako Berdintasun Taldeak proposatu zituen egoitzetan eta zerbitzuetan hainbat ekintza garatzea, gizonen pribilegioak, emakumeen desabantailak eta benetako berdintasunerantz urratsak emateko beharra agerian uzteko. Hona hemen jarduera horien adibide batzuk:
- informatzeko eta gogoeta egiteko liburuxkak
- hausnarketa- eta partaidetza-dinamikak hainbat taldetan
- “berdintasunaren aldeko sareak ehunduz”
- nor da nor emakume erreferenteen artean
- emakume erreferenteen loreak
Gainera, Sartu-Arabako zerbitzuetan parte hartzen duten emakumeen prozesuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Martxoaren 7an, Amurrioko Udalak programatutako jardueren barruan, Aiarako OInez programaren baitako (GOFEk finantzatua) emakume-taldeek giltzatakoak egin eta banatu zituzten herritarren artean.
- Atzo, martxoak 8, Mugimendu feministak gonbidatuta, Anderegune taldeko emakumeek oihal lila eraman zuten Gasteizko manifestazioan.
Bi ekintza horiek funtsezkoak izan dira parte hartu duten emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboaren prozesuaren barruan, partaidetzaren zentzu zabalean; izan ere, parte izan dira, parte hartu dute eta parte sentitu dira eta sustatu da gai izateko, merezi izateko, autoritatea izateko eta ahotsa jaso ahal izateko sentimendua, eta era berean, protagonista izan dira eta herritartasun aktiboa sustatu dute.
Comments
Leave a reply