
Berdintasun eta diskriminazio ezarekin dugun konpromisoaren parte gisa, Sartu-Arabatik Sexu Esplotazioaren eta Emakumeen eta Haurren Trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunean egin ditugun ekintzak partekatzen ditugu:
- Errebindikazio-kartelak, datu estatistikoekin eta salerosketaren biktima izan diren emakumeen testigantzekin. Hauek, gune ikusgarrietan kokatu ditugu.
- Sentsibilizazio-liburuxkak.
- Frisoa (akordeoi itxurako ipuin ilustratua), Europara iritsi arte emakumeek eta haurrek pasa behar duten prozesuari buruzko irudiekin.
- Taldeen sentsibilizazioa.
Azkenik, arestian aipatutako jardueren irudi batzuk uzten dizkizuegu:





Comments
Leave a reply