- Gaztelaniazko klaseak. Maila desberdinak dituen eskaintza zabalagoa izateko beharra ikusten da. Funtsezkoa ikusten dugu kurtso hauek ikasturtean zehar sartzeko aukera ematea eta ordutegi bateragarrietan izatea. Halaber, egunean ordu gehiagoko ikastaro trinkoagoak eskaintzeko nahia nabari da. Gainera, oporraldietan prestakuntza horiei eusteko beharra ikusten da, hizkuntza indartzen jarraitzeko.
- Oinarrizko informatika presentziala. Eten digitalaren ondorioz, pertsona asko oso egoera ahulean daude, baliabideak eskuratzeko hitzorduak Internet bidez eskatzen baitira. Gaitasun horiek lortzeko formazio laburrak egon arren, beharrezkoa da horiek denboran luzeagoak izatea, ikasitakoa finkatu ahal izateko.
- Prestakuntza-eskaintza indartzea eskari handiena duten arloetan. Lanbidek egindako 2022ko prestakuntza-beharren diagnostikoan ikusi da herritarrek gehien eskatzen dituzten prestakuntzak garbitasuna, soldadura, biltegia, lorezaintza, arreta soziosanitarioa eta abar direla (zerbitzuaren barruan artatutako pertsonen interesekin bat etorriz). Ildo horretan, txosten horiek urtero argitaratzea egokia izango litzateke bilakaera ikusteko.
- Eskakizun txikiko prestakuntza. Beren bizi-egoeragatik (buruko gaixotasuna, ezintasunak, etab.) prestakuntza oso luzeak egin ezin duten pertsonentzat.
- Ikuspegi feminista kontuan izatea prestakuntzen diseinuan. Emakumeen egoerak kontuan hartzen dituzten prestakuntza-ekintzak egiteko beharra antzematen da. Horretarako, beharrezkoa da ikastaroak emakumeen erantzukizunekin bateragarriak diren ordutegietan egitea (goizeko ordutegia 9:30etik aurrera). Gainera, funtsezkoa da prestakuntza-ekintzetan espazio seguruak sortzea, emakumeak eroso senti daitezen.
- Hautemandako beste zailtasun batzuk:
-
- Errolda lortzeko zailtasuna, eta, ondorioz, prestakuntzan hautatua izateko.
- Langabeentzako eskorga-txartela.
- Homologazio-prozesuetara iristeko zailtasunak jatorrizko herrialdeen arabera: jatorrizko herrialdeko kudeaketen kostu handia, tramiteak egiteko zailtasunak etab.
- Gasteizen dagoen parte-hartze sozialaren eskaintza ez ezagutzea.
Hautemandakoak beste erakunde batzuen jardueren plangintzan duen eragina kuantifikatu ezin badugu ere, elkarte-sarean nolabaiteko erantzuna sumatzen dugu behar horiei erantzuteko. Jarraian, eskaera horiei erantzuteko egiten ari diren ekintzen adibide batzuk aurkeztuko ditugu:
Comments
Leave a reply