- Gaztelaniazko klaseak. Maila desberdinak dituen eskaintza zabalagoa izateko beharra ikusten da. Funtsezkoa ikusten dugu kurtso hauek ikasturtean zehar sartzeko aukera ematea eta ordutegi bateragarrietan izatea. Gainera, uda bezalako oporraldietan prestakuntza horiei eusteko beharra ikusten da, hizkuntza indartzen jarraitzeko.
- Oinarrizko informatika presentziala. Eten digitalaren ondorioz, pertsona asko oso egoera ahulean daude, baliabideak eskuratzeko hitzorduak Internet bidez eskatzen baitira.
- Langabeentzako eskorga-txartela. Eskorgak erabiltzen dituzten eta gidabaimenik ez duten pertsonentzat, baita inoiz erabili ez dutenentzat ere.
- Prestakuntza-eskaintza indartzea eskari handiena duten arloetan. Lanbidek egindako 2022ko prestakuntza-beharren diagnostikoan ikusi da herritarrek gehien eskatzen dituzten prestakuntzak garbitasuna, soldadura, biltegia, lorezaintza, arreta soziosanitarioa eta abar direla (zerbitzuaren barruan artatutako pertsonen interesekin bat etorriz).
- Udan prestakuntza-eskaintza mantentzea.
- Adierazitako beste eskari batzuk:
- Ikastaroak emakumeen erantzukizunekin bateragarri diren ordutegietan ematea (goizeko 9:30etik aurrera).
- Prestakuntza doakoa eta eskuragarria izatea, dokumentu-egoera edozein dela ere.
- Enpresetan praktikak dituzten ikastaroak antolatzea.
- Eskakizun txikiko prestakuntza, gaixotasun mentala eta desgaitasunak dituzten pertsonei sarbidea emateko. Ordu gutxi egunean, ordutegiak eguerdian, etab.
- Hautemandako beste zailtasun batzuk:
- Errolda lortzeko zailtasuna, eta, ondorioz, prestakuntzan hautatua izateko.
- Homologazio-prozesuetara iristeko zailtasunak jatorrizko herrialdeen arabera: jatorrizko herrialdeko kudeaketen kostu handia, tramiteak egiteko zailtasunak etab.
- Gasteizen dagoen parte-hartze sozialaren eskaintza ez ezagutzea.
Hautemandakoak beste erakunde batzuen jardueren plangintzan duen eragina kuantifikatu ezin badugu ere, elkarte-sarean nolabaiteko erantzuna sumatzen dugu behar horiei erantzuteko. Jarraian, eskaera horiei erantzuteko egiten ari diren ekintzen adibide batzuk aurkeztuko ditugu:
Comments
Leave a reply