PERTSONA KALTEBERAK ETA LAN-MERKATUAREN ERALDAKETAK…
Nola gara daiteke enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa?
ERRONKAK ETA ESTRATEGIAK
Kaixo!

Agiantza, Caritas Bizkaia, Peñascal Kooperatiba, eta Sartu Taldea osatzen duten Zabaltzen, Erroak, Sartu Araba eta Gaztaroa-Sartu Koop. elkarteak partaide gaituen Sendotu Aldiberean-ek “Pertsona kalteberak eta lan-merkatuaren … Nola gara daiteke enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa?” jardunaldira gonbiatu nahi zaitu. Jardunaldia datorren irailaren 20an, astelehena, izango da goizeko 9:15etik aurrera, Gazteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capita Gelan.

Topaketa horren bidez gogoetarako espazio bat sortu nahi dugu, sistema sozioekonomikoaren erdigunean bizia egongo den bestelako ekonomia bidezkoagoa eraikitzeari balioa erantsiko dion gogoeta egiteko.

Dagoeneko abian dauden enplegu-jardun berritzaileak onartzen eta ekonomia feministari eta enpleguari loturiko diskurtso kritikoa eraikitzen parte har dezazun animatu nahi zaitugu, honako formulario honetan erregistratuz.

IZEN-EMATEA | Programa (PDF)

Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.