Oraindik garaiz zaude! Sartu Errege Atean doako ikastaro berri bat hasiko da, arrisku sozialeko egoeran dauden adingabeekin eta familiekin esku hartzeari buruzkoa.
Guztira 280 orduko ikastaroa izango da, ekainaren 22an hasi eta irailaren 26an amaituko dena. Atseden hartzeko eta udaz gozatzeko denbora ere egongo da, oporrak abuztuaren 1etik 21era izango dituzu!.
Oso ikastaro interesgarria da zure gizarte-arloko lanbide-heziketa osatzeko, bai eta zeure burua ezagutzeko ere. Gai hauek jorratuko dituzu: adingabeak, kalteberatasun-egoeran dauden familiak, kolektibo horrekin esku hartzeko profil profesionala, esku-hartze motak, dauden baliabideak, esku-hartze juridikoa eta proiektuen diseinua eta programazioa. Gainera, eusteari eta defentsa pertsonalari buruz ikasiko duzu.
Interesa baduzu, eman izena Lanbideren web-orrian, 20010415 ikasturteko kodearekin, edo esteka honen bidez: https://acortar.link/THLJd1.
Comments
Leave a reply