Gaitasun digitaletan prestatzeko programa bat jarri du martxan Udalak

Gaitasun digitaletan prestatzeko programa bat jarri du martxan udalak, unibertsitateaz kanpoko ikasleen familiei zuzenduta. Hezkuntza Zerbitzuak Sartu Álava elkartearen laguntza du ekimen honetarako, eta bera arduratzen da familiei prestakuntza emateaz, Saregune proiektuaren bitartez. https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2020/11/18/gaitasun-digitaletan-prestatzeko-programa-bat-jarri-du-martxan-udalak/?lang=eu

Boluntariotza ostegunak

Batekin-ek, Arabako parte-hartze sozialerako guneak, “Boluntariotza ostegunak” ekimena berriz ere jarriko du martxan. Gure helburua boluntariotzarekin lotutako gaiak lantzea da: oinarrizko formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu, elkarteak babesten ditugu haien egunerokoa eta kudeatzen dituzten egitasmoak zeintzuk diren konta diezazkiguten, besteak beste. […]