Apirilaren 15ean aurkezpenera joateko aukera izan genuen. Emakunderen laguntzarekin Berdintasun Taldeak parte-hartze aktiboa izan du hitzarmen hau egiteko prozesuan. Topaketaz betetako prozesua izan da, eta beste pertsona batzuengandik ikasi eta partekatu ahal izan dugu. Azkenik, hilabeteetako lanaren ondoren, gure esfortzuaren emaitza ikusi ahal izan dugu. Gure konpromesuaren barnean, gure lankide Garazik jasotako konpromisoetako bat irakurri zuen. Bilboko Azkuna Zentroak lortutako akordioen berri emateko esparrua izan zen. Bateratze-lana egiteko lekua izateaz gain, prozesuan inplikatutako beste eragile eta erakunde batzuk ezagutzeko aukera ere izan zen.

Herri Itun honi atxikitzeaz gain, Sartu-Arabatik gure konpromiso propioa dugu 2026ra arte garatu beharreko ekintzekin. Akordio horiek emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera jarraitzeko oinarriak ezartzen dituzte-eta.

Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.