Aurreko ostegunean, irailaren 4an, Sartu Araban bildu ginen Gasteizko 2025-2026 ikasturteko prestakuntza-eskaintza berria aurkezteko. Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzuaren (Hezkuntza Sailaren proiektua, Sartu Arabak kudeatua) eta Harrera Zentroaren (Vital Fundazioak finantzatua) ekimena.
“Píldoras (in)formativas” proposamenetik abiatuta, espazio ireki, labur eta zuzen bat, erabiltzaileen prestakuntza-eskaerei erantzuteko pentsatua.
Gainera, prestakuntza-ibilbideen modalitate berria xehetasun handiagoz azaltzeko aukera izan genuen: profesionaltasun-ziurtagiri bat, prestakuntza osagarria, orientazioa eta enpresekiko zuzeneko harremana uztartzen dituzten programak. Hau da, jarraipen pertsonalizatu handiagoa eta lan-merkatura irisgarritasun hobea eskaintzen duten proiektuak.
Ekimenaren harrera ona ikusita, berriro bilduko gara datorren ostegunean, irailak 11, Sartu Araban (Erregearen Atea, 20).
Hurbildu zaitezte!

