Enplegurako orientabidea
Zerbitzu honek informazio, laguntza, motibazio eta aholkularitza arloko ekintzak eta neurriak eskaintzen ditu. Horrela, pertsonaren lanbide inguruabarrak kontuan hartuta, aukera ematen diote pertsonaren gaitasunak eta interesak zehazteko, eta aukera ere, haren banako ikaskuntza-ibilbidea eta enplegu bilaketa kudeatzeko, bai eta enpresa-ekimenak nola praktikan jarri kudeatzeko ere.
GIZARTE BAZTERKETAN ESPEZIALIZATUTAKO Enplegu Zentroa
Gune fisiko egonkorra da; hau da, entitate onuradunak leku bat jartzen du langabeen eskura, enplegua bilatzeko eta prestakuntzarako baliabideak bere kasa kontsultatzeko, betiere gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan eta/edo gizartean bazterturik dauden pertsonak artatzeko orientatzaile espezializatu batek lagunduta.
Gizarteratzeko Zerbitzua
Baliabide espezializatua da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta zerbitzu komunitarioen sarearen osagarria, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik daudenak laguntzeko, pertsona horien gizarteratzeko plana garatze aldera. Lana beste entitate batzuekin batera partekatzea du xede. Hona helburuak:
esku-hartze integraleko estrategiak zehaztea, Gizarte Zerbitzuekin eta baliabide komunitarioekin batera, prozesuak lehenesteko, eta esku-hartzeko metodologia nahiz estrategia bateratuak ezartzeko. Parte-hartzaileengan sare eta lotura sozialak sortzea sustatzea.
Jendea gizarteratzeko planak Arabako landa eremuan
Baliabide espezializatua da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen osagarria, gizartean bazterturik daudenak laguntzeko. Hona ezaugarri nagusiak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen zerbitzu osagarria da. Gizarte Zerbitzuekiko lan partekatuan eta talde lanean datza; baliabide komunitarioekiko koordinazioa eta lankidetza mantendu eta sendotzen ditu, baliabide orokorrak pertsona guztien eskura egon daitezen; pertsonen partaidetza aktiboa sustatzen du, eta sare eta lotura sozialak sortzea sustatzen du.
Laneratzeko lantegiak askatasuna kendu zaien pertsonei
Zerbitzuaren helburua da askatasuna kendu zaien pertsona parte-hartzaileek prestakuntzan eta enpleguan duten desabantaila argia hobetzea. Horretarako, pertsona bakoitzaren araberako helburuak ezartzen dira, kontuan hartuta enplegugarritasuna hobetzea dela programaren azken xedea. Laguntza prozesuaren barnean, prestakuntza jarduerak egiten dira gizartean parte hartzeko beste jarduera batzuekin batera (boluntariotza, antzerkia, kirol eta kultur jarduerak…), horrek erabiltzaileen gizarteratze prozesuak sustatzen dituelako; horrez gain, ingurunearen gizarte, lan eta prestakuntza errealitatera hurbiltzen dira, eta denbora era osasungarrian eta probetxugarrian erabiltzen dute. Aldez aurreko lan hori lagungarria da espetxetik ateratzeko unea goxatzeko.
Imena znanstvenika i istraživača koji su otkrili ovaj čudesni lijek tajna su tvrtke Pfizer ili to vrijedi i za mjesto kojeg je proizvela multinacionalna kompanija Ajanta Pharma Limited. Viagra spada među najpopularnije i bez nje, jer hrana ne utječe na apsorpciju iz crijeva ili omogućavajući muškarcu postizanje dovoljne erekcije za seks.
Comments
Leave a reply