Sartu-Araba erakundeko langileok urriko 4 arratsalde ematen ari gara, guztira 10 ordu, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko, prestatzeko eta esku-hartzea hobetzeko. Sartu-Arabako Berdintasun Taldeak proposatutako prestakuntza hori Vitoria-Gasteizko Udalaren berdintasun-arloko jarduerak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdiaren baitakoa da.
Hausnarketarako eta parte hartzeko oso gune interesgarria izaten ari da, AZ Participación-ek lagunduta, eta, guztira, 25 langilek hartzen dugu parte aktiboki prozesu honetan.
Helburua da jarraitzea ikasten, laguntza egokiagoa eta hobea emateko Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista jasaten duten biktimei. Hartara, sortu ahal izango dugu behar horiei erantzun egokia eta eraginkorra ematen lagunduko digun protokolo bat.
Comments
Leave a reply