EI Herritartasunerako Eskola Irekiak gogorarazten dizu irekia dagoela zeure elkartearen komunikazioa hobetzeko lantegietan parte hartzeko epea. Lantegiak, Sartu Araba elkartearen Saregune proiektuarekin lankidetzan planteatu dira.
Kudeaketa eta komunikazio tresnak erabiltzen ikasteko bost lantegi izango dira. Horien bidez, software libreak erakundeen egunerokotasunean izan dezakeen erabilera eta aukera ezagutarazi nahi dira.
Lehendabizikoa, GERTURATU KULTURA LIBRERA izenburukoa, bihar ostiralean, martxoak 9, izango da, 9.30etik 11.30era eta garaiz zaude oraindik parte hartzeko.
Izena eman dezakezu www.vitoria-gasteiz.org/HEI web orrialdean eskabide hau betez, 010 edo 945 16 11 00 telefono zenbakira deituz edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
Comments
Leave a reply