
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetan emakumeen eta nesken egoera ikusaraztea helburu duen ekimena. Data honek, lortutako aurrerapenak ospatzeaz gain, esparru zientifikoan benetako berdintasuna lortzeko oraindik dauden erronkei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Era berean, AMITen #NoMoreMatildas kanpaina nabarmendu nahi dugu, emakume zientzialarien lana ikusezin bihurtu dela salatzen duena eta eskola-liburuetan duten presentzia sustatzen duena. Bertan, diziplina eta garai desberdinetako hemezortzi emakume aurkezten dira, estereotipoak hausten dituzten eta zientzia beti baita ere emakumeen kontua izan dela erakusten duten erreferente gisa balio dutenak.
Sartu Arabako emakume-taldeetatik, otsailaren 3an, “Atzoko eta gaurko emakume zientzialariak” hitzaldian parte hartu genuen. Bertan, Euskal Herriko ikertzaile emakume batzuk haien proiektuak partekatu zituzten eta iraganean historiak ikusezin bihurtu zituen emakumeak omendu zituzten baita ere. Memoria eta ikusgarritasuna lantzeko ariketa izan zen.
Aurreko post batean esan bezala, joan den urtarrilaren 22an “¿Puede la IA ser feminista?” erakusketa bisitatu genuen, Colectivo Femiasen eskutik, teknologiak desberdintasunak nola erreproduzitzen dituen eta begirada kritiko eta feministatik nola esku hartu hausnartzeko.
Otsailaren 11ak gogorarazten digu zein garrantzitsua den ikusaraztea eta bidea irekitzea neska gehiagok beren burua zientzialari gisa amestu, irudikatu eta ikusi ahal izateko, aukeraz eta aurkikuntzaz betetako etorkizun baterako lagunduz.


Comments
Leave a reply