Urriaren 10ean Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen da. Egun horrek ongizate emozionalaren garrantziaz hausnartzera eta gizarte kontzienteago, enpatikoago eta inklusiboago baterantz aurrera egiten jarraitzeko beharra gogorarazten digu.

Egun honi ikusgarritasuna ematea funtsezkoa da estigmak apurtzeko eta aurreiritziei aurre egiteko.

Osasun mentala gure bizitzako arlo guztietan dago presente. Horregatik, garrantzitsua da informazioa jasotzeko, esperientziak partekatzeko eta tresnak zein baliabideak ezagutzeko espazioak sustatzea.

Sartu Araban, errealitate horri ikusgarritasuna eman nahi izan diogu informazio-panel baten bidez, gure zerbitzura jotzen duten pertsonei errealitate hori hurbiltzeko helburuarekin. Panel honetan, osasun mentalaren garrantziari buruzko informazioa, hirian eskuragarri dauden baliabideak, ikus-entzunezko materialak eta autokudeaketarako tresnak bildu ditugu.

Gainera, dinamika parte-hartzaile bat ere gehitu dugu, ekimena hurbilagoa eta eskuragarriagoa izan dadin, pertsonak parte hartzera, hausnartzera eta beren ekarpenak partekatzera gonbidatuz.

Izan ere, gure osasun mentala zaintzeak autokudeaketarako ohiturak hartzea, gure mugak errespetatzea, harremanak sendotzea eta beharrezkoa denean laguntza eskatzea ere badakar. Ekintza txikiek aldaketa handiak eragin ditzaketelako: epaitu gabe entzutea, enpatia erakustea, informazio fidagarria partekatzea eta pertsona guztiak ulertuak eta lagunduak sentitzen diren inguruneak sustatzea.

Osasun mentalari ikusgarritasuna ematea da hura ulertzeko, zaintzeko eta gizarte kontzienteago, osasungarriago eta inklusiboago bat eraikitzeko lehen urratsa.

Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.