
Malen, eskerrik asko zure ibilbidearen zati bat gurekin partekatzeagatik eta helarazi dizkiguzun ezagutza guztiengatik.
Emakume erreferentea, feminista eta antimilitarista izan zara eta izango zara, bere ideiekin, hitzekin eta izaerarekin arrastoa uzten duten eta aldaketa soziala egunerokotasunetik, partekatutako espazioetatik eta hitzetik eraikitzen dela gogorarazten diguten pertsona horietako bat.
Eskerrik asko, une desberdinetan, gure emakume-taldeak partekatzeagatik eta beraietan eman eta irakatsi zenigun guztiagatik.
Asko sentitzen dugu zure galera.
Eskerrik asko gure historiaren parte izateagatik eta bertan uzten duzun arrastoagatik. Bidea egiten eta ereindako hazia biltzen jarraituko dugu.
Maitasunez gogoratuko zaitugu beti.

Comments
Leave a reply