3. hiruhileko txostena: uztaila-iraila artean.

  • Konpetentzietan formakuntza eta gaztelaniazko klaseak. Maila desberdinak dituen eskaintza zabalagoa izateko beharra ikusten da. Funtsezkoa ikusten dugu kurtso hauek ikasturtean zehar sartzeko aukera ematea eta ordutegi bateragarrietan izatea. Halaber, egunean ordu gehiagoko ikastaro trinkoagoak eskaintzeko nahia nabari da. Elkarrizketa espazio gehiagoren beharra ikusten da ere.
  • Eskakizun txikiko prestakuntza. Beren bizi-egoeragatik (osasun mentalari lotutakoak, ezintasunak, familia arloko zailtasunak etab.) prestakuntza oso luzeak egin ezin duten pertsonentzat.
  • Oinarrizko informatika presentziala. Eten digitalaren ondorioz, pertsona asko oso egoera zaurgarrian daude, baliabideak eskuratzeko hitzorduak Internet bidez eskatzen baitira. Gaitasun horiek lortzeko formazio laburrak egon arren, beharrezkoa da horiek denboran luzeagoak izatea, ikasitakoa finkatu ahal izateko.
  • Erregulazio prozesuan dauden pertsonekin laguntza prozesu integralak. Ezohiko erregulazioaren esperientziarekin, pertsonari egokitutako prestakuntza ibilbideen diseinuaren beharra ikuste da, hain zuzen ere, formakuntza, orientazioa eta bitartekaritza barne hartzen dituzten prozesuak.
  • Prestakuntza-eskaintza indartzea eskari handiena duten arloetan. Lanbidek egindako prestakuntza-beharren diagnostikoan ikusi da herritarrek gehien eskatzen dituzten prestakuntzak garbitasuna, soldadura, biltegia, lorezaintza eta arreta soziosanitarioa, besteak beste. Ildo horretan, txosten horiek urtero argitaratzea egokia izango litzateke bilakaera ikusteko.
  • Uda garaian prestakuntza ekintzen jarraitutasuna. Udako hilabeteetan, esanguratsuki abuztuan, ekintzak asko murrizten direla behatzen da. Baliabideen itxiera eta erreferentzia espazioen murriztea zailtasun gehigarria izaten da zaurgarritasun altuko egoeretan bizi diren pertsonentzako. Izan ere, lan bilaketari lotutako formakuntza prozesuan dauden pertsonentzat oztopo bat izaten da ere.
  • Ikuspegi feminista kontuan izatea prestakuntzen diseinuan. Emakumeen egoerak kontuan hartzen dituzten prestakuntza-ekintzak egiteko beharra antzematen da. Horretarako, beharrezkoa da ikastaroak emakumeen erantzukizunekin bateragarriak diren ordutegietan egitea (goizeko ordutegian 9:30etik aurrera). Gainera, funtsezkoa da prestakuntza-ekintzetan espazio seguruak sortzea, emakumeak eroso senti daitezen.
  • Lanbide-heziketarako sarbidea. LHn sartzeko ohiko aldia amaituta, pertsona zaurgarriei sarbidea errazteko beharra ikusten da, askotan ez baitute informaziorik eta laguntza-espaziorik datak, baldintzak edo matrikula egiteko. Hori bereziki ikus daiteke laguntza-sarerik ez duten gazteen artean.
  • Hautemandako beste zailtasun batzuk:
    • Errolda lortzeko zailtasuna, eta, ondorioz, prestakuntzan hautatua izateko.
    • Langabeentzako eskorga-txartela.
    • Homologazio-prozesuetara iristeko zailtasunak jatorrizko herrialdeen arabera: jatorrizko herrialdeko kudeaketen kostu handia, tramiteak egiteko zailtasunak etab.
    • Gasteizen dagoen parte-hartze sozialaren eskaintza ez ezagutzea.
Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.