
Aurten ere, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakunde gisa, auditoria soziala egin dugu, eta bertan, sareko beste erakunde batzuekin batera, gure praktiken ekarpen eraldatzailearen berri ematen da, jarduna ebaluatzen da eta etengabeko hobekuntza sustatzen dugu. Horrekin, entitateek eta haien zerbitzuek ekonomia solidarioaren berezko balioei erantzuten dietela bermatu nahi da. Horiek betetzea eta jendaurrean jakinaraztea “konfiantzazko zigilua” da erakunde horiek kontsumitzen dituztenentzat eta haiekin harremanetan daudenentzat.
Tresna honekin gardentasun eta kontu emate kanal bat lortzen dugu ESSren sei dimentsioen inguruan: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren banaketa justua eta ingurunearekiko konpromisoa.


Comments
Leave a reply