
Europa Biltzar Jauregian, Arabako Enpresen Foroaren XIII. edizioa egin da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean antolatuta. Bai Euskarari Elkarteak jardunaldiaren zerbitzu teknikoa eskaini du.
Sartu Álavak, beste hainbat enpresa eta eragile sozioekonomikoekin parte hartzen du, lan munduan euskararen presentzia sustatzeko, eta bereziki, hizkuntzen kudeaketak enpresetan duen garrantziaz hausnartzeko. Ekitaldia Lanabes programaren baitan kokatzen da, Araban euskara lanean sustatzeko 2020tik martxan dagoen ekimen estrategikoaren barruan.
Comments
Leave a reply