ENPLEGURAKO LANBIDE HEZIKETA

Prestakuntza Ekintza hauek lanbide gaitasun eta kualifikazioak eskuratu, hobetu eta etengabe eguneratzera daude bideratura, langileen enplegugarritasuna hobetuta, hala landunena nola langabeena.
Ekintza batzuk Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzera daude bideratuta; hau da, lanbide edo lanpostu baten gaitasun teknikoak eta zeharkakoak zehazten dituzten lanbide kualifikazioen ziurtagiri ofizialerako prestakuntza da. Badira 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak; ez da beharrezkoa inolako prestakuntzarik haietan sartzeko; halaber, badira 2. mailakoak, eta beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzako graduatua izatea, eta 3. mailakoak, eta beharrezkoa da Batxilergo maila edo baliokideak izatea.
Edota prestakuntza ekintzak izan daitezke, ez Profesionaltasun Ziurtagiriak eskuratzera bideratuak, baina langileak teknikoki gaitzeko egokitzat jotzen dira lan merkatuaren egoerak eragindako lehentasunezko sektoreetan aritzeko, edo gorabidean doazen sektoreetan, edota sektore berritzaileak garatzera bideratutako ekintzak.

LANERAKO GIZARTE ETA HEZIKETA PRESTAKUNTZA

Prestakuntza ekintza hauen gaitasun maila teknikoa eta zeharkakoa oso oinarrizkoa da, 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratu aurrekoak. Oinarrizko gaitasunak eskuratzea lantzen da hizkuntzan, matematikan eta arlo digitalean, bai eta lanerako gaitasunak eta trebetasunak ere, hala pertsonalak, nola sozialak, lanbide baten oinarrizko ikaskuntzaren bidez landuak.
Xedea da pertsonak prestakuntza ekintza horietako batean baino gehiagotan jarraian aritzea, pertsonen ezaugarri eta premia soziopertsonalen arabera, ekintzak bukatzen ez badituzte ere.

FORMACIÓN PROFESIONAL BÁSICA > OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Bi urterako Prestakuntza Zikloak dira, 2.000 orduko iraupena dute, eta hezkuntza-sistema arautuaren Lanbide Heziketaren esparruan daude arautuak. Sortu dira hezkuntza-sistemako DBHren eskariak gainditzeko zailtasunak dituzten 15etik 17 urtera bitarteko ikasleek iraun egin dezaten errazteko, eta garatzeko aukera handiagoa izan dezaten bai pertsona gisa bai lanbide arloan.
20 titulu daude arauturik Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta Sartu-Araban Elementu Metalikoen Fabrikazioa izeneko Prestakuntza Titulua eskaintzen dugu, Soldadura-Galdaragintza espezialitatean, arlo hauez osaturikoa: soldadura, zurgintza metalikoa, elektrizitatea eta elektronika (arlo teknikoak), eta zientziak, komunikazioa eta gizartea (arlo osagarriak).
Hori gaindituta, Bigarren Hezkuntzako Graduatua lor daiteke eta erdi mailako Prestakuntza Zikloetan sartu.