Praktikak lantokietan

Ikasleak lan errealitatearekin harremanetan jartzen dituzten jarduerak dira. Enplegurako prestakuntzan ikasitakoa abiaburu hartuta, eskuratutako gaitasunak egiazko enpresetan jarriko dira praktikan, hori guztia Sartuko tutore batek eta enpresako instruktore batek gainbegiratua.

Enplegu komunitarioko programak

Programa hauek toki esparruan sustatzen dira, eta merkatu ez arruntean kontratazioak egiten dira, laneratzeko zailtasun bereziak dituen jendearen enplegugarritasuna handitze aldera, aldi baterako lan batean arituz, langilearen kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak nahiz motibazioa indartzeko.

Incorpora programa

la Caixa Gizarte Ekintzako programa bat da okupazioa sustatzeko, enpresetan enpresen gizarte erantzukizuna garatzeko eta lanean sartzeko zailtasunak dituen jendearen laneratzea sustatzeko, honakoen bitartez: enpresen prospekzioa, onuradunaren prestakuntza prozesuaren jarraipena egitea, laneratuak lanean laguntzea, eta enpresari laguntza ematea laneratzeari dagokionez. Gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dagoen jendea laneratzen duten enpresak. Prestakuntza guneak eta praktikak enpresetan.

Ekintzailetza

Ekintzailetza espirituaren sustapena egiten da, eta aholkularitza eman, enpresa-ideia abian jartzeko. Ekintzak egiten dira, enpresak kudeatzen irakasteko, ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzeko, aholkularitza emateko eta banan-banako jarraipena egiteko.

Enplegatze Agentzia

Lan bitartekaritzarako ekintzak dira, langabeei edo enplegu hobearen bila dabiltzanei haien lanbide profilaren araberako lanpostu egokia emateko, eta enplegua eskaintzen duten enpresei beren behar eta baldintzen araberako hautagai egokiak emateko.

Gizarteratu eta Laneratzeko Enpresen sustapena

Gizarteratu eta Laneratzeko enpresen lan ikuspegiaren ardatza pertsonak dira, eta pertsonen ondoan egoten dira gizarteratu eta laneratzeko ibilbideetan. Helburu nagusia da gizartean bazterturik dauden edo bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonei lan merkatuan sartzeko ibilbidea eskaintzea. Beraz, laneratzeko aukera handiago eta hobeagoak bermatzean datza ekimen horien arrakasta, eta horretarako, pertsona laguntzea da ezinbesteko prozesua eta tresna.

Lan bitartekaritzako zerbitzua

Diskriminazio positiboko irizpideak sartu nahi ditugu eskaintzen eta eskarien arteko kasazioetan, egoera zailean dagoen jendea errazago laneratzeko. Batetik, enpresekin lan egiten dugu eskaintzen baldintzak garatu beharreko lanetara egokitzeko. Eta, bestetik, pertsonekin lan egiten dugu, haien gaitasun pertsonalak eta profesionalak lan egoerara egokitu daitezen. Eta, halaber, sistemarekin lan egiten dugu, arazoak dituzten pertsonen egoera, aukera, disponibilitate eta espektatibekin zerikusia duten baldintzak dituzten eskaintzetan, pertsona horiek hautagai izan daitezen.
Zerbitzu honek erabiltzaileen lanbide profesionalekin bat datozen enplegu-eskaintza egokiak aukeratzen ditu. Sentsibilizazio lana egiten da pertsonak kontratatzearen inguruan. Era berean, laguntza eskaintzen zaie zer premia dituzten zehazteko, eta haien intereseko informazioak eta laguntzak eskuratzeko. “LANBIDE lan-bitartekaritzako ekintzak” erakundearen zentro laguntzailea da; haren helburua da pertsonei beren lanbide profilarekin bat datorren lanpostu bat ematea, eta enplegua eskaintzen duten enpresei beren premia eta baldintzen araberako hautagai egokiak ematea.