Batekin-ek, Arabako parte-hartze sozialerako guneak, “Boluntariotza ostegunak” ekimena berriz ere jarriko du martxan. Gure helburua boluntariotzarekin lotutako gaiak lantzea da: oinarrizko formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu, elkarteak babesten ditugu haien egunerokoa eta kudeatzen dituzten egitasmoak zeintzuk diren konta diezazkiguten, besteak beste.

Hil honetan, irailaren 21ean (osteguna), hain zuzen, Down Araba-Isabel Orbe elkartea izango dugu gurean. Horren helburua da Down Sindromea duten pertsonen baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzea eta ahalik eta bizitza autonomoena izaten laguntzea. Gaur egun, zenbait aisialdi programatan aritzen diren boluntariekin ari dira elkarlanean. Elkarte horren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, hurbil zaitez irailaren 21ean (osteguna), arratsaldeko 17:00etatik 18:30arte “Boluntariotza ostegunak” gunera.

Bestetik, irailaren 28an (osteguna), oinarrizko formakuntza ikastaroa antolatu dugu. Honako galdera hauei, besteak beste, erantzun diegu: zer da boluntariotza? Elkartearen barruan, zer nolako ekintzak egin ahal ditugu? Zer nolako pausoak eman behar?

Guri edo “Boluntariotza ostegunak” ekimenari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan 945039981 telefonora deituta, aupa@batekin.org helbidera e-maila bidalita edo gure www.batekin.org. weborrian sartuta.

Ez galdu aukera hori! Zure zain gaude!

Share

Comments

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *